Skip to main content

Araba Euskaraz antolatzeko bilera egingo dugu datorren astean

Irudia
AE24 TALDE ARGAZKIA Image 2023-10-27 at 12.51.33.jpeg

Martxan hasi dira datorren urteko Araba Euskaraz antolatzeko lanak, eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Aurtengo helburua Oiongo San Bizente ikastola laguntzea bada ere, Arabako zortzi ikastolak batera arituko gara, eskuz esku, buruz buru.

Abiatzeko, lehenengo bilera antolatu dugu ikastolan. Datorren asteartean izango da, hilaren 14an, 17:30ean. Sarreran elkartuko gara.

Beraz, anima zaitez eta zatoz gurera! Geroz eta esku gehiago, hobe!


 

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.