Skip to main content

Maddi Agirrek irabazi du Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa

Irudia
aBertsoTxap24.jpg

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko lau kanporaketa jokatuko dira urriaren 20tik 29ra bitartean. Lehenengo biak dagoeneko jokatu dira, Izorian eta Biasterin, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, azken horretan garaile atera da Maddi Agirre gure ikasle ohia.

Urtarrilean hasiko den txapelketarako, 29 bertsolarik izena eman dute, eta guztira, hemezortzi bertsolariko taldea osatuko dute finalerako. Horietatik hamahiru kanporaketetan sailkatutakoak izango dira, eta beste bostak 2022ko finalistak izango dira.

Parte hartzaileen artean ikastolako ikasleak eta ikasle ohiak ditugu: Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Hegoi Amabizka eta Aroa Arrizubieta. Hauek dira urrian izaten ari diren lau kanporaketak:

  • Izoria, urriak 20: Unai Anda (sailkatua), Felipe Zelaieta, Unai Mendibil, Xabi Antia, Martin Abarrategi eta Ainara Balantzategi. Gai-jartzailea: Irati Martinez.
  • Biasteri, urriak 21: Maddi Agirre (sailkatua), Orlando Arreitunandia, Irati Anda, Aitor Ugarte, Sabin Abarrategi eta Marta De Pedis. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.
  • Legutio, urriak 28, larunbata, 19:00etan: Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Danel Herrarte, Eukene De los Aires, Hegoi Amabizka eta Izar Mendiguren. Gai-jartzailea: Lierni Altuna.
  • Araia, urriak 29, igandea, 17:30ean: Asier Otamendi, Manu Bendala, Oier Arbina, Aitor Najera, Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua. Gai-jartzailea: Oier Suarez.


 

 

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.