Skip to main content

ZINEZ, euskarazko filmen zikloa

Irudia
ZINEZ 2023.jpg

GEU elkarteak gure hirian euskaraz bizitzeko ekintzak antolatzen dihardu, eta dagoeneko abiatu du aurtengo ikasturtea. Tartean, Florida zinemekin elkarlanean euskarazko filmen ziklo bat antolatu du, Zinez, oso prezio murriztuan (2 euro). Jarraian uzten dizkizuegu udazkenerako antolatu dituzten saioak. Aurrerago, udaberri partean, gehiago izango direla aurreratu digute.

  • Urriak 26 | 19:00: Errementari, Paul Urkijoren solasaldi batekin. Sarrerak jada salgai daude: https://labur.eus/CcNr6
  • Azaroak 23 | 19:00Dardara (Berri Txarrak-en dokumentala), Marina Lameirorekin.
  • Abenduak 21 | 19:00: Soinujolearen semea, Bernardo Atxagarekin.

Animatu eta parte hartu!

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.