Skip to main content

Armentia ikastolak gertutasuna adierazi nahi die etxegabetzeko arriskuan dauden 7 ikasleen hiru familiei

Irudia
BerakahEtxegabetzeak.jpg

Azken asteetan jakin izan dugunez, gure ikastolako hiru familia etxegabetuak izateko arriskuan daude. Ikastolako zazpi ikasle lirateke etxegabetzeak eragindakoak eta guztira bederatzi adingabeko eta bost pertsona heldu. Irailaren 26an, Berakah programak kudeatzen duen etxebizitzetan bizi den familietako batek etxegabetzearen exekuzio aginduaren jakinarazpena jaso zuen, eta etxea bordondatez uzteko bi eguneko epea eman zioten. Exekuzioa hilabetez atzeratzea lortu badu ere, familiak salatu duenez, ez dute legez aldez aurretik jaso behar duten salaketaren berri izan, eta beraz, etxegabetze epaiari helegitea jartzeko eskubidea galdu dute. Beste bi familiek ere jaso dute etxea uzteko agindua.

Egoera horren aurrean, familiek Alde Zaharreko Auzoan Bizi etxebizitza sarera jo zuten beraien kasua azaltzera, eta elkarrekin ari dira lanean. Etxegabetzeak gelditzea exijitu du sareak, eta mobilizazioa deitu du ostiralerako, urriaren 20rako, 19:00etan San Marcos kantoian.

Armentia ikastolatik elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen dugu, eta gertutasuna adierazi nahi diegu familiei.

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.