Skip to main content

Berdintasun-plana diseinatuko du Armentia Ikastolak, Hezi2de aholkularitzaren laguntzarekin

Irudia
Hezi2de.png

Datozen hilabeteetan ikastolak berdintasun-plana garatzeko lanetan murgilduko da, eta Hezi2de aholkularitza izango du bidelagun. Planaren diseinuaren lehenengo bi urratsak egin dituzte dagoeneko: batetik, langileei egindako galdetegia partekatzea, datu-bilketa egiteko;  bestetik, langileek beraiek jaso duten formazio-saioa.

Hezi2de aholkularitzak, besteak beste, sentsibilizazioa, aholkularitza, prestakuntza eta bitarteko guztiak jarri nahi ditu, emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzen jarraitzeko.