Skip to main content

Azaroaren 4an manifestatzera deitu du Euskalgintza Kontseiluak

Irudia
EUSKARAREN ALDE LAUKI.png

Agerraldia egin zuen Kontseiluak Bilbon, azken hilabeteetan epaitegietatik euskararen aurka ateratzen ari diren ebazpen sortaren aurrean kezka eta haserrea erakusteko. Bertan, Maiatzaren 10eko adierazpen agiria plazaratu zuten, “oldarraldi judiziala” salatzeko. 

Horrekin batear, azaroaren 4an Bilbon manifestatzera deitu dituzte herritarrak, euskararen eta herritar guztien “hizkuntza eskubideen alde”. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik, eta Bilboko udaletxean egingo da amaiera-ekitaldia. Leloa Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat izango da. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek, eta Bilboko kaleak betetzera eta tokian toki mobilizatzera deitu dute.

 

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako