Skip to main content

Urriak 8, hotsein Etxarri Aranatzen!

Irudia
20231004112753.jpg

Nafarroa Oinez bidez

Ibilbideak ia 3 kilometroko luzera eta hiru gune izango ditu, hirurak Etxarri Aranatzen kokatuta. Jarduera, paisaia eta eguraldiarekin gozatzeko aukera emateaz gain, euskararen aldeko aldarrikapenak egiteko beta eskainiko du Nafarroa Oinezen festak.

hotsein! lelopean, ilusio handiz osatu du Etxarri Aranazko Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinezen egitaraua. Nafarroa Oinez hamaika modutara bizitzeko aukera emango du. “Denontzat gozagarri izango diren jarduera andana prestatu dugu; adin guztietako jendearentzat espazio eta jarduerak biltzen dituen programa zabala eskaini nahi izan dugu, Nafarroa Oinez bizitzeko milaka modu daudela ondo baitakigu”, nabarmendu du Maider Ansa Jarduera Batzordeko arduradunak.

Egun handia igandea bada ere, jarduerak larunbatean hasiko dira, asteburu eder bat pasatzeko aukera emanez.

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.