Skip to main content

Markel Belokik World Tourrera egin du jauzia

Irudia
markelBeloki.jpg

Aurrekoetan ikusi izan duzuenez, baditugu kiroletan gailendu diren ikasle ohi bat baino gehiago. Oraingoan, uztailean bezala, txirrindularitzan nabarmentzen ari den batekin gatoz: Markel Beloki.

Izan ere, gure ikasle ohiak txirrindularitza profesionalera egin du salto, EF Education-EasyPost taldearen eskutik. Hain zuzen ere, talde honetan egingo du debuta World Tourrean, 18 urterekin, datozen hiru denboraldietan.

Belokik Espainiako gazte lasterketa garrantzitsuenetako bost irabazi ditu aurten. Lorpen horien artean, Espainiako Erlojupeko Junior txapelketa dago, eta horrez gain, munduko eta Europako txapelketetan hartu du parte aurten ere.

Aupa zu!

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.