Skip to main content

Ikasturteko lehenengo barnetegiak izan dituzte LH 2 eta 5 mailakoek

Irudia
barnetegiairaila2324.jpg

Etxetik kanpo pasatu dituzte gau batzuk LH2 eta 5eko ikasleek, irailaren amaieran eta urriko lehen astean. Izan ere, ikasturteko lehenengo barnetegietan izan dira: Irrisarri Land eta Barria, hurrenez hurren.

Bigarren mailakoak, Igantziko (Nafarroa) abentura-parkean amaiera eman zioten irailari. Bi egun pasatu zituzten bertan, eta zenbait jarduera egin zituzten: zentzumenen ibilbidea, natur olinpiadak eta trenean parkea ezagutu. Gainera, eguraldi bikaina izan zuten, eta zoragarri pasa zuten. Aspertzeko tarterik ere ez zuten izan.

LH5eko ikasleak, bestalde, Barriara izan dira aste honetan. Haiek ere oso gustora ibili dira: bertako baratz ekologikoa ezagutu dute, basoan barrena ibili dira eta Axpurun izan dira bisitan, orientinean eta herriko ate ezberdinek dituzten detaileak aztertzen.

Batek baino gehiagok beste egun bat luzatu nahiko luke txangoa, ziur!


 

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.