Skip to main content

Aurtengo Nerabeen Guraso Eskola abian da

Irudia
P1140621edit.jpg

Gurasoak gara, gure seme-alabentzat onena nahi dugu, berain garapenaz kezkatzen gara, eta pertsonak garen heinean, denetarik ez dakigula argi daukagu. Horregatik hartzen dugu parte Ikastolako Guraso Eskolan; guk ere ikasten jarraitu behar dugulako, bizitzan gidariak izaten ikasten ari garelako. Zuk ere parte hartu dezakezu!

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere aurre-nerabeen eta nerabeen familiei zuzendutako Guraso Eskola martxan jarriko dugu. 

Gasteizko Udalaren ‘Hiri hezitzailea’-ren programan dago ‘Guraso Eskola’ ekintza eta psikologian eta pedagogian aditua den profesional batek gidatzen dituen saioetan elkartzen gara. Ikasturte osoan zehar sakabanatzen ditugu saioak, 10 inguru, eta parte-hartzaileek erabakitzen ditugu datak eta bakoitzean jorratu nahi dugun gaia. Aditua koordinatzailea izanik, bakoitzaren kezkak eta esperientziak partekatzen ditugu guztioi lagungarri izango zaigun informazioa trukatzen dugularik. Saioak ostiraletan izango dira, 14:45-16:15 tartean eta gazteleraz.

Galdetegi honen bitartez eman ezazu izena eta lehenengo saioaren data ezagutzen dugunean Armentxoren posta elektronikoa jasoko duzu: Guraso Eskola.

 

 

Azken albisteak

HH5ekoak gorputza nolakoa den ikasten ari direla aprobetxatu eta saio interesgarria eskaini die.
Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebi
‘Hanka, moko, buztan’ poesia ipuinarekin aritu dira LH2ko ikasleak.
Arabako XII. Olinpiada Matematikoetan hartu dute parte gure ikasle batzuek, eta oso gustora aritu dira.