Skip to main content

Urriak 1, Kilometroak Oreretan

Irudia
Orereta-Ikastola-Kilometroak-Eguna-23-aurkezpena.jpeg

2022ko urrian Ibarrako Uzturpe Ikastolaren eskutik lekukoa jaso eta azaroan “erriola” lemapean aurtengo edizioa aurkeztu ostean, urtea hainbat ekimen mamitzen eta josten daramate Orereta Ikastolan herriko, eskualdeko eta Euskal Herriko eragileekin elkarlanean. Urriaren lehen igandeko Kilometroak jaiak jarriko dio ginga urtebeteko lanari.

kilometroak.eus webgunean topatuko dituzue Kilometroak Eguneko xehetasun guzti-guztiak, esku-eskura. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere urriaren 1eko festa ederraz gozatzera!

 

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.