Skip to main content

Abian da PRIMERAN, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria

Irudia
Primeran

EITB bidez

Jada martxan da PRIMERAN, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria. Ostiral honetatik, ikusgai dugu mundu zabalean euskara eta euskal edukiak lau haizetara zabaldu nahi dituen doako plataforma. Hain zuzen ere, filosofia horrekin jaio da PRIMERAN: euskal edukiak bermatu, hedatu eta denentzat eskuragarri jarri.

Hala, primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan, Google Play eta Apple App store-etan aplikazioa jaitsita, Chromecast bitartez eta Hbbtv-etan ikusi daitezke edukiok (azken kasu horretan, botoi berdean). Laster gehituko zaio zerrendari Android TV. 

Doako plataforma da eta nahiko da erregistratzea edukiak ikusteko.

Albistea osorik: Pr1meran

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.