Skip to main content

ArmentiBerri itxuraz aldatu dugu

Irudia
email-marketing

Gurean gertatzen direnak zabaltzeko bideak aldatzen ari gara ikastolan. Alde batetik, ArmentiBerri ostiraletako buletinaren bidalketa prozedura berritu dugu, eta guk sortutako newsletter baten bidez egingo dugu. Jaso ahal izateko, harpidetza egin beharko duzue, hurrengo galdetegiaren bidez:

Datorren astetik aurrera, formatu honen bidez izango duzue gure komunitatearen berri, beraz, egin zaitezte harpidedun! 

Bestalde, Telegramen difusio-kanala sortuko dugu, berri guztiak zuzenean zuen telefonoetan jaso ahal izateko. Prest egon bezain laister, bat egiteko lotura partekatuko dizuegu.

 

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako