Skip to main content

Abian da ‘Euskara gehiago’ sinadura bilketa

Irudia
Euskara gehiago sinadura

Aurreko astean komentatu genizuen bezala, hezkuntza komunitateko eragileek, Euskalgintzaren Kontseiluaren ekimenez, ‘Hezkuntzak euskara gehiago behar du’ sinadura bilketa abiatu dute asteartean. Helburua, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskara eta euskal kultura ardatz izan ditzala, eta euskarazko ikasteredu orokortua jaso dezala eskatzea da. Zehazki, hiru puntu hauek lege berrian jaso daitezen eskatuko diete Legebiltzarreko kideei:

  1. Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa
  2. Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  3. Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

Azaldu dutenez, sinadura bilketa honen bidez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar guztiei zabaldu nahi diete hezkuntzak euskara gehiago behar duela adierazteko eta aldarrikatzeko bidea.

Armentia ikastolak ere bat egin du ekimenarekin, eta parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuegu. Sinadura bilketa hilabetez luzatuko da, irailaren 12tik urriaren 15era arte. 16 urtetik gorako herritarrek sinatu ahal izango dute, bi modutara: 

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.