Skip to main content

Ikasturte berri on!

Abuztu amaieran martxari ekin zioten idazkaritzan, eta irailaren 11tik aurrera, pasilloak betetzeko momentua izango da. Ongi etorri guztioi!

Baliteke aurtengo uda orain arte azkarren pasatu dena izatea; edo hori da, behintzat, langileon artean nagusitu den sentsazioa. Abuztuaren 25ean idazkaritzak ateak ireki zituen berriro, eta orain ikasleei ongi etorria emateko unea iritsi da. Lanera eta ikastera bueltak ez dira errezak izaten, badakigu, baina errutinak berrartzea ez dio inori kalte gehiegirik egiten! ;)

Beste ikasturte berezi bat dugu aurretik, batez ere, Hezkuntza Lege berriarekin etorriko direnei dagokienez. Beraz, zinez espero dugu aurten ere gogoa eta ilusioa mantenduko duzuela, eta 2023-2024 ikasturtea besteak bezain ondo (edo hobeto) joatea!

Besterik gabe, ongi etorri familia guztioi, eta ikasturte berri on!


 

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.