Skip to main content

Udalekuei agur, eta oporrei ongi etorri!

Udalekuen azken txanda izan dugu aste honetan, eta irudietan ikus dezakezuenez, gure txikienak oso gustora aritu dira.

Baina, egutegiak dioenez, uztaila erdia eginda dugu, eta ikastolari ere atsedena hartzeko momentua iritsi zaio. Beraz, udalekuen amaierarekin batera, idazkaritzak oporrak hartuko ditu. Gaurtik hasita (hilaren 14a) abuztuaren 25era arte, gure ateak itxita izango dira. Bitartean, berriz ere, uda ederra pasatzea opa dizuegu, eta deskonektatzeko eta deskantsatzeko aukera izan dezazuela espero dugu. Bueltan ikusiko dugu elkar! Ondo pasa!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.