Skip to main content

Tanta zozketaren zenbaki irabazlea: 50258

Ekainaren 24an izan da TANTA elkartasun txartelaren zozketa, notario aurrean. Saritua 50258 zenbakia izan da, eta ordezkoa 93408. Orereta Ikastolako langile batek saldutako txartelaren jabeari egokitu zaio 60.000 euroko saria.

Jasotzeko, hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.

Zorionak, eta eskerrik asko ekarpena egin duzuen guztioi!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.