Skip to main content

Maddi Agirre, Arabako notarik altuena selektibitatean

Ekainaren 7an, 8an eta 9an izan zituzten BATXI 2ko ikasleek USE-ko (selektibitatea) azterketak. Egun horietako urduritasuna alde batera utzita, harrotasunez eta oso pozik esan dezakegu aurkeztu ziren %100ak gainditu egin dituela, eta emaitzak oso onak izan dira.

Hain zuzen ere, gurean dugu Arabako notarik altuena atera duen ikaslea: Maddi Agirre. Erkidegoko noten artean bigarren postua lortu du ere Agirrek. Zorionak!

Orain BATXI 1ekoek prestatu duten agurraz eta udako oporrez gozatzeko garaia dute, merezita gainera. Zorionak guztioi, eta zorte on ekingo diozuen bide berri horretan! Aupa zuek!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.