Skip to main content

Ariznabarrako jaien maskota diseinatu nahi?

Auzo gehienen jaiak ospatzeko garaia den honetan, Ariznabarrako jai batzordeak bereak prestatzen hasi da. Horretarako, auzoko haur eta gazteei dei egin die, jaietako maskotaren diseinuan parte hartzeko.

Beraz, LH edo DBHko ikaslea bazara, bidali bozetoaren argazkia eta maskotaren izenaren proposamena helbide honetara: ariznabarrakojaibatzordea@gmail.com ekainaren 30a baino lehen.

Animatu!


 

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako