Skip to main content

Usamako etxaldea ezagutu dute HH3koek

Usaman izan dira HH3ko ikasleak, Arkaian. 50eko hamarkadako etxalde bat modu integralean birsortzearen ikuspegia duen hezkuntza-proiektua da. Bere eginkizuna haurren hezkuntza osatzea da, balio sozialak eta ingurumenekoak irakatsiz. Era berean, gaitasun pertsonalen balioa indartuz, nekazaritza- eta abeltzaintza-jatorriekin lotura zuzen eta eskarmentuzko baten bidez, sarritan bizimodu hiritarrean anekdotiko bihurtzen diren kontzeptuak eta emozioak barneratzen laguntzeko.

Gure ikastolako umeek baserriko mundura gerturatzeko eta lurrarekin nahiz animaliekin kontaktua izatearen onurez gozatzeko aukera paregabea izan dute, baita hauek elikatzeko ere. Primerako esperientzia izan da!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.