Skip to main content

Jaietako musika ere, euskaraz

Udako jaiak hasten ari direla ikusita, Alkarbidek (Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea) prestatutako euskarazko abestien zerrendak partekatu nahi ditugu zuekin oraingoan, festetan ere musika gure hizkuntzan entzuteko. Izan ere, behin eta berriz aipatzen da gure herrietako haur eta gazteek euskal erreferenteen ezagutza falta dutela, eta hemen badaude hainbat musikari eta talde. Eta jada bilketa lana eginda dago, beraz, aprobetxatu:

Haurrak: 447 abesti.
* Lotura: Haurrentzako abestien zerrenda

Gazteak eta helduak: 1.000 abesti.
* Lotura: Gazte eta helduentzako abestien zerrenda

Espero dugu zuentzako erabilgarria izatea eta zuen ezagunei zabaltzea.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.