Skip to main content

Armentxo, ikastolako Guraso Elkartea, desagertuko da

Aurreko ekainaren 1eko batzarreko parte-hartze faltaren ondorioz, Armentxo Guraso Elkarteak hurrengo komunikatua zabaldu nahi du:

"Ikastolako familia guztiok jaso genuen gure ikastolaren guraso elkartea den Armentxoren urteroko batzarrerako deialdia. Aurreko asteko ostegunean izango zen baina ama bakarra hurbildu zen Armentxoko juntako kideok azaldu behar genituen kontuak ezagutzera.

Gauzak horrela, eta ikusita azkenengo urteetan ikastolako egunerokotasunean parte hartzea ez dela gure komunitateko familia gehiengoaren interesekoa, oraingo juntak erabaki genuen guraso elkartea desagertaraztea

Indarrak eta gure denbora eman ditugu eskola orduetatik kanpoko ikastolako bizitza bultzatu nahian, gure seme-alabentzako bestelako ekintzak prestatzen, gurasoentzako formakuntza saioak antolatzen, ikastolarekin batera egiten diren festen antolakuntzan parte hartzen… Baina errelebo faltak, batetik, eta familia gehiengoaren interes ezak, bestetik, Armentxo desagertaraztearen erabakia hartzera bultzatu gaituzte. Badira urteak gutako batzuk daramatzagunak honetan baina argi daukagu ez dela gure proiektu pertsonala baizik eta ikastolaren komunitatearena izan behar dela; baina denborak erakutsi digun bezala, ez da horrela.

Espero dugu laister bolondres berriak agertzea Armentxo berpiztu nahian. 

Sinatuta: Armentxoko junta".

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.