Skip to main content

Arabako Elikagaien Bankuak bildutako dirua eta elikagaiak jaso ditu

Azken asteetan kontatu dizuegun bezala, Azoka Solidarioa eta elikagai bilketa izan ditugu ikastolan. LH6 eta DBH1ek antolatutako ekintza solidarioak izan dira, eta oso harrera ona izan dute orokorrean. 

Hurrengo pausua Arabako Elikagaien Bankuari bildutako guztia ematea izan da; horretarako, ikastolara gerturatu dira kamioiarekin eta elikagaien kutxa piloa jaso ahal izan dute. Ondoren, Azokan bildutako mila eurotik gorako txekea eman diegu eta familia argazkia atera dugu. Atsegin handiz hartu dute guztia, eta ikasleei eskerrak ematea besterik ez da geratzen. Lan bikaina egin duzue! Aupa zuek, elkartasuna egunez egun!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.