Skip to main content

Ikasleak gurasoen aurka arituko dira saskibaloiko partidan

Gure Eskolaz Kanpoko Ekintzetan aritzen diren saskibaloiko jokalariek aurkari bereziak izango dituzte datorren astean: bere aita eta amak.

Dirudienez, familiek haien seme-alabek ikasturtean zehar garatzen dituzten trebetasunak lehenengo eskutik ezagutu nahi dituzte, eskolaz kanpokoetan lantzen dituztenak barne. Hori dela eta, gurasoak eta seme-alabak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka antolatu dute. Partida datorren asteazkenean, hilaren 31n izango da, arratsaldez, entrenamenduko ohiko ordutegian.

 

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako