Skip to main content

Euskaralagunak elkarrekin irakurtzen aritu dira

HH5B gelakoek bisita berezia jaso dute azken astean. Izan ere, LH4Bko Euskaralagunak izan dira haiekin. Lehen Hezkuntzakoak sortutako ipuinak irakurtzen ibili dira, eta oso gustora gainera.

Euskaralagunak egitasmoa ikasturte hasieran abian jarri genuen, “handiak” eta “txikiak” elkartu eta euskaraz harremantzeko eta kidetzeko asmoarekin. Horrela, txikiagoak direnei euskaraz aritzen lagunduko diegu. Gainera, euskaralagun bera izango dute bizpahiru urtez, beraz, handiak txikia nola hazten den ikusteko aukera izango du.

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.