Skip to main content

Badator ikastolaren jaia!

Udaberriko oporren eta San Prudentzioko atseden egunen ajea gutxi izan dela iruditzen bazaizue, oraindik ikastolaren jaiarena geratzen zaigula gogoratu behar dizuegu. Ondo gorde hitzordua: maiatzak 6, larunbata.

Egun osoko egitaraua prestatu dugu: goizean, auzolana izango dugu. Ondoren, herri-bazkaria, eta larunbatari primerako amaiera emateko, jaialdia izango dugu.

Datozen egunetan osatuko dugu informazioa: auzolanean eta bazkarian izena emateko aukera, egitarauaren ordutegia eta izango diren ekintzak.

Esan bezala, ez pentsatu bitan eta gogoratu bi aste barru hitzordua duzuela Armentia Ikastolan!

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.