Skip to main content

Azoka Solidarioak bere fruituak eman ditu

Aurreko urtean ArmentiBerriko hainbat aletan jakinarazi genizuen 6. mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu zutela Kenyako Gatanga herriko eskola baterako diru-bilketa egiteko. Gure ikastolako irakasle Arantza Sanchez, bertako fundazioarekin landutako proiektua abiapuntu, Kenyara joan zen bisitan. Hori aprobetxatuta, eta ikasleek bizi baldintza ezberdinak dituzten herriak ezagutzeko ikerketaren azken proiektu bezala, ekintza solidarioa izan genuen ikastolan.

Egun horretan irabazitakoari esker, Gatangako Mukarara eskolak txoko batzuk berritzeko aukera izan du eta beste batzuk sortu, eta dagoeneko aldaketen berri eman digute:

“Kaixo Armentia ikastola!!!!!!!

Greetings from Kenya, Destiny Gates Foundation. We would like to take this chance to say a big big THANK YOU to the Armentia family for the immense support you have accorded us and our community. We are very grateful. With the money you sent us, we were able to change the face of Mukarara nursery school, by building a kitchen to prepare meals for the children, a sitting area/ shade for the children to sit while enjoying their meals, removing the tank from inside the classroom and building a permanent structure for it outside the classroom hence creating more space for the children changing the wooden Windows to modern windows with window panes at the back of the classrooms and hence improving lighting of the classrooms. 

This collaboration has been very helpful to our community and to our children at Mukarara nursery school”

 

Hala, proiektu hauek aurrera atera ahal izan dituzte:

  • Sukaldea eraiki
  • Otorduetarako itzalean esertzeko espazioa sortu
  • Ur-tanga gelatik atera eta kanpoan harentzako egitura iraunkorra eraiki
  • Geletako egurrezko leihoak aldatu eta kristalezkoak jarri

Mezu horrekin batera, esker onak eman nahi izan dizkigute, eta gu ezin gara lortutakoaz ezin hunkituago eta harroago sentitu. Zorionak ikasleei egindako lanagatik!

Azken albisteak

Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.
HH5ekoak gorputza nolakoa den ikasten ari direla aprobetxatu eta saio interesgarria eskaini die.
Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebi
‘Hanka, moko, buztan’ poesia ipuinarekin aritu dira LH2ko ikasleak.