Skip to main content

Kober lehiaketaren 3. edizioa abiatu dute

Hirugarrenekoz, badator Armentia ikastolako Kober lehiaketa, Euskara Batzordeak antolatuta. Ikastola osoari dago zuzenduta, eta maiatzaren 4a izango da abestiak entregatzeko azken eguna. Hauek dira aurtengo baldintzak:

  • Euskaraz kantatuako edozein abesti izan daiteke.
  • Taldeak gehienez 10 taldekidez osatuta egon daitezke.
  • Ikastolatik kanpoko partaideak onartuko dira, baina gutxienez ikastolako komunitateko bat egon beharko da taldean.
  • Abestia bideo formatuan entregatu behar da, eta partaide guztiak agertu behar dira.
  • Bideoak ikastolako sareetan jarriko dira ikusgai.
  • Bideoa WeTransferren bidez partekatu behar da beheko helbide honetara: euskarabatzordea@armentiaikastola.eus

Beraz, animatu eta parte hartu!

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.