Skip to main content

Maiatzaren 13an azoka solidarioa (Kenyako Kiawaihiga eskolarekin)

Aurten, Kenyako GATANGA herrian dagoen Kiawaihiga eskolarentzako dirua bilduko da. Armentiberriren hainbat aletan aipatu izan dugu gure ikastolako irakasle den Arantza Sanchezek bertako eskolarekin landu duen proiektua, bertara egin zuen bisita eta bizitako laburbiltzen zuen elkarrizketa, besteak beste. 

AZOKA SOLIDARIOA datorren ostiralean, maiatzaren 13an, izango da. Ikastolako familia guztiak bertan parte hartzera eta nork bere elkartasun alea uzteko gonbidapena luzatzen dizuegu. 

Arratsaldeko 16:30tan izango da azoka, ikastolako sarrera nagusian, bertan pintxoak, tonbola eta apaingarriak eskuragarri egongo direlarik.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.