Skip to main content

Udako eskaintza Armentia Ikastolan

Armentia Ikastola lanean ari gara Ikastolen Elkartearekin batera hurrengo udaleku irekiak antolatzeko eta, Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain guraso eta familientzako zerbitzu bat eskaintzeko.

 Udako 3 astetako egongo da udako zerbitzua ikastolan. Ikasturteko azken eskola-eguna ekainak 23 (osteguna) izanik, hurrengo astean hasiko da eskaintza:

  • Ekainak 27 - Uztailak 1 astea
  • Uztailak 4-8 astea
  • Uztailak 11-15 astea

Eskaintza hau adin tarte ezberdinetan banatu eta zehaztuko da, baina HH1-etik aurrera LH6 artekoa izango da eskaintza. Udako Zerbitzua (HH 1-2), Eman Hegoak eta Enjoy English izango dira eskainiko ditugun zerbitzuak. 

Udaleku irekien ordutegia 9:30-13:30 artekoa izango da, baina Zaintza zerbitzua 7:30etatik aurrera egongo da eta jantoki zerbitzua 15:00etara arte, eskainiko da.

Eskaintza zehatzaren berri maiatzeko 1go astean jasoko duzue eta orduan hasiko da izena emateko aukera.

Azkenik Ikastolen Elkarteak udaleku itxien eskaintza ere egin du udarako eta https://zirimola.eus/ helbidean daukazue informazio guztia.

Azken albisteak

2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu da gaur, azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitira. Jaia, ohi bezala, ekainean ospatuko dugu, 14an, Amurrion.
Patiora atera dira kantuka eta saltoka. Txikienei ere desfilea egin diete.
Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak