Skip to main content

Iñigo Errastiri elkarrizketa

Zein da zure egitekoa ikastolaren baitan? 

Eskolaz kanpoko kirol ekintzen zein kulturalen koordinatzailea izanik, ekintza horien antolaketa eta koordinazioa dut helburu. Hori kontuan hartuta, ahalik eta eskaintzarik zabal zein erakargarriena sortzen saiatzen naiz, ikasleek aukera gehiago izan dezaten. 

 

Zer nolako jarduerak antolatzen dituzue? 

Jarduerak antolatzerako orduan, ikasleen interes zein nahiak izaten ditugu oinarri. Kirol ekintzei dagokionez, elkarren arteko kooperazioa sustatzea helburu duten jarduerak antolatzen ditugu, adibidez, aurre kirolak, kirol anitzak, etab. 

Horiez gain, kulturari dagozkien hainbat ekintza burutzen ditugu, non ikasleek beraien sormena trebatzeko aukera dute. Hala nola, euskal dantzak, trikitixa, bertsolaritza, zirkua, xakea, robotika, eskulanak, ingelesa…

 

Zein dira ikasleen artean bereziki preziatuenak diren jarduerak?

Ikasleen interesak oso anitzak dira. Horregatik ekintza guztiek dute bere lekua gure ikastolan. Hala ere, esan beharra dago ohiko ekintzetatik aldentzen diren horiek preziatuenak izan direla, adibidez, zirkua eta robotika.


 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.