Skip to main content

Garbitzaileen lanaren garrantzia

2021/10/07

Ikastolaren garbiketaz arduratzen den langileetako bat da Olga Busto, eta azken hilabeteetan nola lan egin duten azaldu digu

Nola eragin dizue Covid-19ak laneko egunerokotasunean?

Lan gehiago egin behar izan dugu; ez kantitatean, intentsitatean baizik. Beste era batera esanda, ez dugu hitzartutakoa baino ordu gehiago lan egin, baina lanaldia gogorragoa izan da. Batez ere, arreta handiagoa jarri behar dugulako egiten dugun horretan. Kontu handiz aritu behar izan dugu garbitu gabe ezer ez uzteko. Baina, oro har, ondo joan da.

Birusak sortu duen egoerak eskatu du arreta handiagoa jartzea garbiketan, espazio itxien aireztatzean… Nola eraman duzue?

Erantzukizun handia hartu dugu gure gain. Ikastolaren aldetik ez dugu inolako presiorik sentitu, kezka honakoa zen: norbait kutsatzea txoko bat desinfektatu gabe uzteagatik. Denbora gutxi genuen dena garbitzeko: eskolako altzarietatik korridoreetara, barandetatik eta zorutik pasatuz… Gelditu gabe ibiltzen gara, baina beti umore onez.

Zein berezitasun ditu ikastola garbitzeak? Arreta berezia jarri behar al da zerbaitetan?

Beti kontu handiagoz ibili behar da haurtzaindegian. Haur asko katuka ibiltzen direnez, kutsatzeko aukera handiagoa dute. Horrek esan nahi du dena garbitu behar genuela, maindireetatik jostailuetara; eta maizago. Horretaz gain, gure egunerokoa ikastolaren jardueraren araberakoa da.

Garbiketa ezin da telelanaren bidez egin. Nolakoa izan da hilabete hauetan lan egitea?

Egoerak gure lana aldatzea eskatu du: osasun-protokoloetara ohitzea, gel hidroalkoholikoa leku guztietan birjartzea, maizago eta intentsitate handiagoz desinfektatzea… Baina horixe da gure lana. Gainera, beste pertsona bat kontratatu zuten errefortzu gisa, eta horrek ere lagundu du lana banatzen.

Irudia
p1fhe07tp71dp66071o7d1pf866u4.jpg
Irudia
p1fhe07tp8jhkfknsp13pk1kak5.jpg

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.