Skip to main content

Talde-lana eta konpetentziak, heziketaren oinarri

2021/05/20

Metodologia horrek oinarri ditu ikasleek konpetentziak garatzea eta haien arteko lan kooperatiboa. Isidro Elorza irakasleak ondo ezagutzen du metodologia eta, azaldu duenez, konpetentziak beharrezko tresnak dira ikasleek aurre egin diezaieten egunerokoaren egoerei.

Elorzaren hitzetan, “errepikapen hutsa nahikoa ez den” kasuetan erabiltzen dira konpetentziak eta askotariko egoeretan dira baliagarriak. Bestalde, ikasten duten hori nola ikasten duten ere oso garrantzitsua da, horregatik saiatzen dira talde-lana indartzen: “Ikasleei tresnak eskaini nahi dizkiegu errealizazio pertsonala lor dezaten. Denen artean lortzeko helburu bat jartzen diegu, elkarrekin gehiago eta hobeto ikasteko. Lankidetzan nahi ditugu, ez lehian”.

Bide beretik, beste hainbat onura ere baditu Kimuk. Metodologia horren bitartez ikaslea da ikaskuntza-prozesuaren protagonista, eta hori lortzeko giro egokia eskaini behar da; hots, ingurua ere kontuan hartzen dute irakasleek: ezagutzak ez dituzte zuzenean ematen; aitzitik, ikasleak berak eraiki behar ditu eta hori horrela izan dadin dago planteatuta lana. Gainera, ikasten duen hori haren mundu hurbilean dago kokatuta, are esanguratsuagoa izan dadin.

Metodo berri hori praktikan jartzeko Armentiako irakasleek formakuntza jaso dute Ikastolen Elkartearen eskutik. Horrez gain, ikastolako irakasleak elkarren artean koordinatzen dira eta, ondoren, egindako guztia baloratzen dute. Elorza gertutik ari da jarraitzen nolako erantzuna izaten ari den Kimu metodologia: “Irakasleak ilusio handiz ari dira lanean eta haien balorazioak oso baikorrak dira”. Aurten LHko lehen mailan hasi dira erabiltzen, eta jasotako emaitza onak direla medio, datorren urtean bigarren mailan ere egingo dutela azaldu du Elorzak; eta emaitza onak jasotzen jarraitzekotan, hirugarren mailan ere egingo dute hurrengo urtean.

Irudia
p1f653nqkn133ul761tnec541p2v4.jpeg
Irudia
p1f65huhvlq23ikh162qge95654.jpeg

Azken albisteak

2024-11-28
Ikastola hirira zabaltzeko unea iritsi zaigu oharkabean. Aurten, bi egunetan izango da aukera gurera etortzeko: abenduak 14 eta urtarrilak 18. Bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen ari gara.
2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.