Skip to main content

Ikasleen eta irakasleen elkarrekintza lantzeko, Eragiten

Egitasmoa aurrera eramateko Armentia elkarlanean ari da Ikastolen Elkartearekin eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin. Momentuz, LH 4, 5 eta 6 mailetako irakasleak ari dira hausnarketa-lana egiten proiektu pilotu moduan.

Horietako bat da Roke Esnaola irakaslea eta “azterketa-fasean” daudela azaldu du: “Ikasleekin dugun elkarrekintza-jarduna ari gara aztertzen HUHEZIkoek zehaztutako parametro batzuen inguruan eta, horren arabera, diseinatuta daukagu elkarrekintzak bideratzeko dekalogo bat”. Esan duenez, bertan biltzen dituzte ikasleekin (eta ikasleen arteko) elkarrekintza bideratzeko abiapuntuak. Hala, ikasleekin era kontziente batean egin beharreko lana identifikatu eta euren praktika hobetzen dute maila horretan.

Proiektuarekin iaz hasi baziren ere, konfinamenduak dena bertan behera uztera behartu zituen. Beraz, aurten ari dira analisia egiten. Esnaolak adierazi duenez, asmoa dute ikasturtea amaitu aurretik elkarrekintza aztertzeko saio batzuk diseinatzeko. Saio horiek grabatu eta aztertu egingo dituzte; euskararen erabilera eta kalitatea hobetzeko gakoak zein diren identifikatzea xede. Aurrera begira, ikastolako ziklo eta etapa guztietara pixkanaka zabaldu nahi dute proiektua.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.