Skip to main content

Euren gorputza, ezagutzaren abiapuntu

Helburuak hainbat izan dira: batetik, euren ezaugarri indibidualak ezagutzea eta estimatzea; eta, bestetik, erretratu bat egiteko oinarrizko elementuak behatzea.

Lehenik eta behin aurre-ezagutzak landu dituzte: barrutik nolakoak garen, zentzumenak eta emozioak zer diren… Horretarako, gelako txoko batean ospitale moduko bat jarri dute bakoitzak etxetik ekarritako materialarekin: eskularruak, tiritak, itxaron gelarako ipuinak eta abar. Giza gorputzaren osagaiak eta ezaugarriak ezagutzen hasi dira.

Bigarren astean, burmuinaren funtzionamendua aztertu dute. Garunak dituen funtzioak identifikatu eta, horrez gain, emozioak landu dituzte. Bakoitzaren esanahia landu, horien irudikapena egin eta burmuinaren mapa batean kokatu dituzte. Gorputza osatzen duten aparatuak ere ikasten jarraitu dute: digestio-aparatuaren funtzionamendua ezagutzeko, etxetik ekarritako aldizkarietatik elikagaien irudiak moztu eta elikadura-piramide bat osatu dute.

Azken astean, berriz, zirkulazio aparatuaren nondik norakoez aritu dira, eta hori barneratzeko tailerrak ere egin dituzte. Amaitzeko, giltzarri-ariketa bat egin dute landutako guztia errepasatzeko eta ikasitakoa gogoratzeko.

 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA