Skip to main content

Zeintzuk dira gurasoek Ikastolan parte hartzeko dituzten bideak?

2020/10/22

Hauen funtzioa da Ikastolako gurasoen iritziak ezagutu eta horren baitan Kontseilu Errektorean lantzen diren gaietan kontuan izatea. Datorren otsailean egingo den Batzar Nagusia bitartean, hauexek dira gurasoen ordezkariak Kontseiluan: Liher Larrea (lehendakaria), Marta Correa (idazkaria), Encarni García, Noemi Gamiz eta Virginia Ugarte.

Kontseilu Errektorearen erdia bi urtetik behin berritzen da. Hamar ordezkari gaude organo honetan (bost guraso eta bost irakasle). Urte batean hiru guraso eta bi irakasle berritzen dira eta hurrengoan bi guraso eta hiru irakasle. Edozein bazkidek dauka batzordekide izateko aukera, baina aspalditxoan nahiko lan izaten da erreleborako pertsonak bilatzen.

Orain dela bi ikasturte arte, gela bakoitzak ordezkari bat izendatzen zuen gurasoen artean. Bazegoen bere burua borondatez aurkezten zuenik, baina orokorrean, zozketa bidez aukeratutako pertsonak izaten ziren. Euren funtzioa zen gelako gurasoen kexa eta proposamenak bildu eta Zuzendaritzari aurkeztea. Ikasturte bakoitzean bilera pare bat egiten zen informazio trukaketarako, baina ordezkari bakoitzaren inplikazioaren esku gelditzen zen zer eta nola bideratu parte-hartzea.

Armentxo guraso elkarteak, sorreran zerbitzu ezberdinak landu zituen, gehienbat eskolaz kanpoko eskaintzarekin lotuta, baita LHko zaintza-zerbitzua ere. Lantalde ugari izatera heldu zen (kirola, kultura, zaintza, jantokia, gurasoen prestakuntza..), baina Ikastolak aisialdiko jarduerak zein LHko zaintza-zerbitzua bere gain hartu zituenean, indarra galdu eta itzaliz joan da bere argia azkenaldian.

Hiru bide horietaz gain, eguneroko hartu-emanetarako beste bi aipatuko daitezke: Tutorea eta Idazkaritza.

Tutorea da, seme-alaben hezkuntzari dagokionez, gurasoek duten mintzakidea. Berez, irakasle honen bitartez argitzen dira (edo argitu beharko lirateke behintzat) gurasoek izan ditzaketen zalantzak eta baita dauzkaten proposamenak bideratu ere.

Gainerako kontuen berri eman eta jasotzeko berriz, Idazkaritza. Gaiaren arabera, Idazkaritzako langileek bideratzen dute eskaera edo proposamena dagokion lekura.

Guraso eta irakasleen parte-hartzeko beste esparru bat lantaldeak dira, batzorde moduan edo auzolan egiturarekin lan egin dutenak.

Ibilbide eta gune ezberdin hauek buruan, aspaldian dabil Kontseilu Errektorea kooperatiba izaera eta parte-hartzea nola hobetu aztertzen. Hausnarketa honen ondorioz, ikusi dugu Ikastolako gurasoen ordezkaritza argiena Kontseilu Errektoreak duela eta hori indartu beharra dugula. Hori dela eta, aurrera begira bi erabaki hartu ditugu: alde batetik, bazkideen aurrean ordezkaritza horrek duen garrantzia adieraztea; eta bestetik, Kontseilu Errektorean parte-hartzeko bidea zein den azaltzea.

Nola ez, garrantzitsua da ondo bereiztea ze gai diren egunerokoan lantzekoak (Tutorea eta Idazkaritzaren bidez) eta zeintzuk Kontseilu Errektorera bideratzekoak. Gaien kontuan muga zehatzik ez dago, baina bide batetik edo bestetik eskaera eta proposamenak lantzea da helburua.

Datozen hilabeteotan bide hau jorratzen jarraituko dugu, parte-hartzea indartu eta denon artean Ikastola hobea eraiki dezagun.

Azken albisteak

2024-11-29
Abenduko lehen astea Euskararen Astea bihurtu dugu aurten. Egutegitxo bat prestatu dugu aste horretarako, eta izango diren ekintzak bildu ditugu.
2024-11-29
HHtik BHraino, ikasleek ekintza ezberdinak egin dituzte Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira.
2024-11-28
Ikastola hirira zabaltzeko unea iritsi zaigu oharkabean. Aurten, bi egunetan izango da aukera gurera etortzeko: abenduak 14 eta urtarrilak 18. Bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen ari gara.
2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker