Skip to main content

Gure Haurrak ere Badira Eusko Legebiltzarrean

Abenduaren 4an, Gure Haurrak era Badira ekimeneko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean egon ziren, haur palestinarren aurkako genozidioa mahai gainean jarri eta eskakizun zehatzak egiteko.

Irudia
GHEB EUSKO LEGE

Abenduaren 4an, Gure Haurrak era Badira ekimeneko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean egon ziren, haur palestinarren aurkako genozidioa mahai gainean jarri eta eskakizun zehatzak egiteko.

Guztira, zortzi eskakizun zehatz helaraz zieten Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako ordezkariei, besteak beste, genozidioa amaitzea eta berehalako su-etena bermatzea, okupazioaren amaiera eta NBEren 242 ebazpena betetzea, errefuxiatu palestinarrek beren etxeetara itzultzeko duten eskubidea onartzea, adingabeen eskubideak babestea, hezkuntza-azpiegiturak berreraikitzeko diru-partida, eta abar

Agerraldiaren ostean prentsaurrekoa egin zuten Eusko Legebiltzarrean bertan, tartean, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ordezkariak ere izan ziren.

 

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...