Skip to main content

MintzaON: egizu euskaraz gehiagotan

Irudia
MintzaON

Aurten ere Gasteizko Udalak eta Ebete aholkularitza zerbitzuak MintzaON egitasmoari jarraipena emango diote, eta gure komunitateko familiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei zuzendutako egitasmoa da, eta helburua ikasleei euskaraz hitz egiteko aukera gehiago ematea da. Proiektu honen bidez, ikasleek euskara modu atsegin batean praktikatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Zehazki, euskara erabiltzeko aukera "gutxi" duten ikasleentzat edo euskara praktikatzeko aukera gehiago behar dituztenentzat zuzendutako egitasmoa da.

Zer eskaintzen dute?

LH 3, 4, 5 eta 6. mailan dauden ikasleentzat, euskarazko mintzapraktika saioak online, Mintza ON! Hau da, ondo pasatuz eta jolastuz euskara praktikatzea.

Nola?

  • Talde txikietan, online bidez, etxetik eta hezitzaile baten laguntzaz.
  • 45 minutuko saioak eta astean behin.
  • 24 saio: urri erdialdean hasi eta udako oporren aurretik bukatuko dute. Zortzi saio hiruhileko bakoitzean.
  • Ikasleen ordutegi aukeretara egokituko dira saioak. Arratsalde iluntze aldera edo eguardian. Aukera desberdinak eskainiko dira.
  • Matrikula: 20 euro 
  • Egitasmoan izena emateko azken eguna irailaren 30a da, eta galdetegi bidez egin behar da, hurrengo loturan: MintzaON!

*Plaza mugatuak dira. Plaza kopurua gainditzen bada zozketa bidez egingo da parte-hartzaileen hautaketa. Onartuak izan direnei aurrerago bideratuko zaizkie zehaztapenak (egokitutako ordutegia, koneksioa egiteko bidea, ordainketa egiteko modua…). 

Informazio gehiago nahi baduzue idatzi mintzaon@ebete.eus helbidera.

Animatu eta parte hartu!

 

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...