Skip to main content

Armentxon erreleboa ezinbestekoa da; zatoz Batzar Orokorrera!

Armentxo guraso elkarteak urteroko Batzar Orokorrean parte hartzeko deialdia zabaldu du. Ekainaren 1ean izango da, 16:30ean lehenengo deialdia, eta 17:00etan bilera, Araba gelan.

Bide batez, gogoratu nahi dizuegu Armentxon, familientzako ekintzak antolatzeaz gain, gurasoentzako formakuntzak ere eskaintzen ditugula. Baina, horiek ezin ditugu aurrera atera, hain zuzen ere, gurasoen laguntza eta parte-hartzerik gabe. Beraz, animatu eta etorri laguntzera!

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...