Skip to main content

Zirimolako udalekuetan izena emateko epea zabalik

Zirimola bidez

Uda honetarako ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatu ditu udako egonaldiak.

Aurtengo udari begira haur eta gazteentzako programazioa landu da, aisialdi hezitzailea eskaintzeko asmoz. Horretarako, aurreko ikasturtean ikasitakotik, urtero bezala, programei berrikuntza pedagogiko esanguratsuak txertatu zaizkie: interesgune berriak eta hezitzaileen formakuntza espezifiko eguneratuak, besteak beste. Izena emateko epea martxoaren 6tik maiatzaren 16ra arte izango da, online bidez. Eman Hegoak eta Enjoy English ekintzetarako ikastolan egiteko aukera izango da.

Euskal Herri osoan zabaltzen dira Zirimolak antolatzen dituen udalekuak, eta, haurrak erdigunean direla, honako balio hezitzaile hauek bermatzen dituzte: parte-hartzailea izatea, naturaz gozatzeko eta ikasteko jarduera-multzoez osatuak, inklusiboak, herritarrak, eta, ororen gainetik, euskaldunak. Modu horretan, gure udalekuak euskaratik eta euskaraz Euskal Herriko haur eta gazteen topagune gogoangarri izatea nahi dugu. Horretarako, egonaldi-eskaintza zabala dugu, norberaren berezitasunetatik abiatuta, haur eta gaztetxoek aukera izan dezaten euren gustuen araberako hautaketa egiteko, eta, jolasetik (ludikotasunetik) abiatuta, une gozagarriak bizitzeko.

Behean atxikita duzue aurtengo udarako dagoen eskaintza.

Haur eta gazteek merezi dutelako, udan ikusiko dugu elkar!

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...