Skip to main content

Zabalganako Gizarte Etxeak hartuko du Laburbira zirkuituaren geldiunetako bat

Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, Laburbirak, 20 urte betetzen ditu aurten. 2023ko edizio honetan, zazpi film-laburrez osatutako bilduma eskainiko du, eta 32 herritan egingo du geldiunea. Gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean eskainiko da.

Gure kasuan, Euskal Herri osoan ekoitzitako ikus-entzunezko horiez gozatzeko parada martxoaren 24an izango dugu, ostirala, 19:00etan. Zabalgana Gizarte Etxean eskainiko dute 80 minutu inguruko film-labur sorta, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...