Skip to main content

Bihar prozesuan aurrera goaz!

Apirilean Bihar prozesua Ikastolan abiarazi genuen, prozesua zertan datzan azaldu eta galdetegia helaraziz. 

Zeintzuk dira Ikastolaren oinarriak? Zein da Ikastolok euskal gizarteari egin nahi diogun ekarpena?

Galdetegiko emaitzak aztertuta, Kontseilu Errektoreak 3 ezaugarri aukeratu ditu sakontzeko: 

  • Unibertsala
  • Hezkidetzan oinarritua
  • Euskal Herria bere osotasunean landuko duena

Lanketa hau datorren ostegunean, maiatzak 26, arratsaldeko 6etan egingo dugu. Lanketa talde txikietan egingo dugu, Ikastolako eragile ezberdinak elkarrekin batera, euskaraz eta gaztelaniaz. Galdetegiko emaitzak ikusi, gure iritzia partekatu, etorkizunera begira zer nahi dugun pentsatu… GAUR BIHARKOAZ HAUSNARTU!

Animatu zaitez eta izena eman!!!!

https://forms.gle/sSw8sZMVFzRFyw5F9

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...