Skip to main content

Beñat Etxepare sarietatik bi Armentiako antzerki ikusleentzat izan dira

Pandemiak eragindako etenaldiaren ondorioz, Ikusleentzako Sarien aurtengo edizioak 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteei dagozkien sariak banatu ditu astelehen honetan Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian. 15.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta 20 sari banatu dira hezkuntza maila guztien artean; horrez gain, hiru sari banatu zaizkie ikastetxeei eta beste hiru ikasleek egindako lanen artean: irudi grafiko onenaren saria, erreportari onenaren saria eta Poctefa saria.

Emandako sarien artean, Armentia ikastolan honako hauek banatu dira:
• Ikusleei saria: Haur hezkuntzako ikusle parte hartzaileen artean, HH5eko Naroa de Leon eta Alize Unanuek saria jaso dute, Bihotz-bihotzez antzerkiaren inguruan egin zuten marrazkiarengatik.
• Ikastetxeei zuzendutakoa: Ikuslearen iritziaren inguruan lan interesgarriena egin dutenen artean Armentia ikastola saritu dute.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...