Skip to main content

COVID-19. Ikastolako egoera- azaroak 6

Aste honetan 2 irakasle ditugu etxean COVID-19a antzemateko frogan emaitza positiboa emanda. Bata, Hhkoa, datorren astean bueltatuko da Ikastolara. Bestea, LHkoa, aldiz, orain dela gutxi hasi da berrogeialdia egiten.

Ikasleen artean egoera nahiko lasai dago, LH 2. mailan izan ezik: Ikastola osoan 4 ikasle positibo daude, baina horietatik 3 LH 2. mailako gela berekoak dira, beraz uste dugu gela horretan agian barneko kutsadura egon dela. Hala ere, Osakidetzak ez digu horren inguruan ezer esan. Beste gela, maila eta etapetan ikasle batzuk konfinatuta ditugu,positiboren batekin harreman estua izateagatik.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...