Skip to main content

COVID- 19. Ikastolako egoera- urriak 30

Aste honetan ikastolako 3 ikaslek positibo eman dute COVID-19a antzemateko frogetan. Horietatik bi LHkoak dira eta bestea, HHko 2. ziklokoa. Horien ondorioz LHko gela bateko 6 ikasle etxealdian ditugu, ondoan esertzen direnak eta patioan berarekin egon direnak. LHko beste gelan, positiboak ez du ondoriorik izan, umea jada etxean zegoelako etxeko baten emaitza positiboagatik. HHn gela osoa etxean dugu, Osakidetza haiekin harremanetan jartzeko zain. Pasa den astean bezala, etapa guztietan dugu ikasleren bat konfinatuta positiboren batekin harreman estua izateagatik.

Langileen artean ere 2 positibo izan ditugu, irakasle bat eta ez-irakasle bat. Kasu hauek ez dute ondoriorik izan Ikastolan. Beste irakasle bat ere konfinatuta dago PCR froga egitearen zain, bere gelako positiboaren ondorioz. Oraingoz barneko kutsadurarik gabe jarraitzen dugu eta hori berri ona da.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue datorren asteburuko Eskolaz Kanpoko Ekintzen hitzorduak. Larunbatean izango dira, apirilaren 12an.
Maiatzaren 17an izango da, Auzoalanarekin batera.
Bidali zure bideoa maiatzaren 11 baino lehen.
LH 3tik 6. mailarainoko ikasleak, urtero bezala, euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarriko dute ikasitakoa.