Martxoaren 8aren harira, ekintza ugari izan ditugu aste honetan ikastolan. Besteak beste, ikasleek kartelekin eta lumekin apaindu dituzte pasilloak. Horrez gain, historiako emakume euskaldunak ezagutu eta landu dituzte; HHkoek, esaterako, espioi bihurtu dira Carmen de Gurtubayren bizitza hobeto ezagutzeko.