Skip to main content

Mintza On!: ikasleek euskara on line praktikatzeko

Aukera paregabea mihiari astindua emateko

Irudia
mintza on

Aurten ere LH 3, 4, 5 eta 6. mailan dauden ikasleentzat Euskarazko mintzapraktika saioak online, Mintza ON! saioak antolatuko dira.

 

Euskara erabiltzeko aukera "gutxi" duten ikasleentzat edo euskara praktikatzeko aukera gehiago behar dutenentzat Gasteizko Udalak antolaturiko egitasmoa da.

 

Helburua: ondo pasatuz eta jolastuz euskara praktikatzea.

  • Nola? Talde txikietan, online bidez, etxetik eta hezitzaile baten laguntzaz.
  • 45 minutuko saioak eta astean behin.
  • 24 saio: urri bukaeran hasiko da, eta maiatzean bukatu. 8 bat saio hiruhileko bakoitzean.
  • Ikasleen ordutegi aukeretara egokituko dira saioak. Arratsalde iluntze aldera edo eguerdian. Aukera desberdinak eskainiko dira.
  • Matrikula: 20 euro. Ikasturte guztirako ordainketa bakarra. Ordainketa onartuen zerrenda egiten denean bideratuko da. Orain ez.
  • Gasteizko Udalak antolatzen duen egitasmoa da eta Ebete ahokularitza zerbitzuak dinamizatuko du.

 IZEN-EMATEA. AZKEN EGUNA: IRAILAREN 28an, astelehena

 

GALDETEGI BIDEZ EGINGO DA IZEN-EMATEA. HEMEN 

 

Azken albisteak

Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.
Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta 
Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egi