Bosgarrenez antolatuko ditu Gasteizen Konexio Ona erakundeak jardunaldiak. Oraingoan ere, aurrekoetan bezalaxe, izenburua Kontuz, identitatea eraikitzen izango da.
Ikastetxeetan nahiz familiekin eta profesionalekin egindako lanean berriro ere gauza bat argi ikusi da: haur eta nerabeen bizitza digitala azkar aldatzen ari da, eta eten bat egin behar dugu gertatzen ari dena ulertzeko.
Horretara datoz irailaren 24an Europa Biltzar Jauregian antolatutako jardunaldiak. Hartara, arratsaldeko saioa familiei eta komunitate orokorrari zuzenduta egongo da. Bi gune partekatuko dira, ikuspegi hurbilago eta praktikoago batera egokituta: lotura digitalak edo aurrez aurrekoak direnean garunean zer gertatzen den azaltzen duen hitzaldia, eta bideojokoak zein plataforma digitalak uztea zailtzen duten diseinu-ereduei buruzko saioa.
Zalantzarik gabe jardunaldi interesgarriak dira, eta horrexegatik hain zuzen, ikastolatik ere bertan parte hartzear animatu nahi zaituztegu.
Hona hemen izena emateko LOTURA