Skip to main content

START-INNOVA programan Armentia txapelduna

WASTEHERO izeneko proiektuarekin irabazi dute gure ikasleek.

Irudia
startinova1

Zoriontzeko modukoak dira Armentia ikastolako BATXI 1eko hainbat ikasle. Izan ere, Armentia Ikastolako maila horretako ikasle talde batek arrakasta handia lortu du aurten STARTinnova ekintzailetza programan, txapeldun izatea hain zuzen. Programa honek gazteen artean ekintzailetza, sormena eta lan-kultura sustatzea du helburu, eta parte-hartzaileek  proiektu ideia bat garatu behar dute taldeka, hainbat fasetan zehar. Horretaz gain, proiektu horren defentsa ere egin behar izaten dute epaimahaiaren aurrean.

 

Gure ikasleek WASTEHERO izeneko proiektua aurkeztu dute: zaborrontzi adimendun baten diseinua. Horren helburua zera da: zaborra ontzian sartzean, horrek eskaneatu eta zein ontzitan sartu behar den adieraziko dizu; hala, askotan izaten ditugun zalantzak argitzen lagunduko digu. Bestalde, birziklatzera animatu nahi gaitu, eta, App baten laguntzaz, zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta puntu gehiago lor ditzakegu. Horren aurrean bi aukera planteatzen dituzte: alde batetik, puntuak lortu ahala sariak eskuratu ahal izatea edota pertsonen artean lehiatzea. Norgehiagoka horien bitartez, "lehia" osasungarria garatzea proposatzen dute: esate baterako, ikastetxeen artean, nor ote den gehien berziklatzen duena. Hasiera batean Euskal Herriko kaleetan instalatzea proposatzen dute, baina etorkizunari begira, ikastetxeetan, eraikin publikoetan edota fabriketan ezartzea ere proposatzen dute.

 

Finalera iristea lorpen handia da, programa honetan hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartzen baitute, 63 programa aurkeztu dira orotara. Are lorpen handiagoa irabazi izana. Eneko Zancada, Ariane Cuervo,  Ane Iglesias,  Eider Lambea eta Iraia Gonzalez ikasleek erakutsi dute sormena, konpromisoa eta talde-lana uztartuz ideia interesgarriak garatzeko gai direla. Ikastolak zorionak eman nahi dizkie egindako lan bikainagatik.

 

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip