Skip to main content

Berdintasunaren aldeko aldarria

Hezkidetza-taldeak eta ikasleen berdintasun-taldeak hainbat jardun garatu zuten

Irudia
hezkidetza

Martxoaren 8ko ospakizunaren harira, Armentia Ikastolak Hezkidetza Taldeak eta Ikasleen Berdintasuneko Batzordeko dinamizatzaileekin elkarlanean erakusketa berezia antolatu du. Erakusketa honen xedea da ikasleen geletan egindako lana eta sormena ikusgai jartzea, irakasleen gidaritzapean, eta euren ahalegina eta ikaskuntza nabarmendu.

HHtik DBHrako ikasleek hainbat dinamika burutu dituzte: HHkoek ipuin eta abestiak landu dituzte, HH2koek egunaren ikurra morez margotu, eta HH3tik aurrera emakume ospetsuen irudiak landu dituzte (ilustratzaileak, esploratzaileak, kirolariak, musikaria…). LHko maila desberdinetan, ikasleek betaurreko moreak, loreak, tximeletak, horma-irudiak eta irakurgaiak sortu dituzte, baita “Rol apurtzaileak” eta genero estereotipoak lantzeko jarduerak. BHko ikasleek irakurketa partekatua eta film gogoetak egin dituzte, eta DBH3an genero ikuspegitik irudiaren gizartea aztertu dute, ikusi dituzten iragarkiak moldatuz eta ikus-olerkiak sortuz.

Erakusketa, gainera, Berdintasunaren lorategia osatzen du, “Eman tokia berdintasunari, berdintasuna zainduz” leloarekin. Bertan, etapa eta maila guztietako ikasleen ekarpen kolektiboak biltzen dira; HHkoek enborretan esperimentatu dute, LHkoek lore eta tximeletak sortu dituzte, BHkoek geletan egindako lanaren ondorioak hostoetan jasotzen dituzte, eta Batxilergoko Arte Hezkuntzako ikasleek kanpoko lore-letrak prestatu dituzte.

Erakusketa ez da soilik ikusgarria; ikasleen barne-lanketa eta ikaskuntza nabarmentzen ditu, eta komunitateari egindako lanaren berri ematen dio. Horrela, Martxoaren 8a ospatzeaz gain, hezkidetza eta berdintasunaren balorea ikastolako eguneroko jardunaren parte dela ikusarazten du, ikasle, irakasle eta familiei helaraziz komunitatearen garrantzia.

Horretaz gain, astelehenean, Bigarren Hezkuntzako Ikasleen Berdintasun Batzordeko kideek berdintasunaren aldarria patiora eraman zuten argazki batean bidez.

 

Azken albisteak

Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.
Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta 
Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egi